• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
2025eko Industrialdeetarako Dirulaguntzen Programa
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna ,  Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/05/12 - 2025/06/06

Dirulaguntzen programa honen bidez, helburu hauek lortu nahi dira:

  • Industrialde berean dauden enpresen arteko asoziazionismoa bultzatzea.
  • Industrialdeak modernizatzeko, egokitzeko eta hobetzeko kudeaketa- eta jarduketa-planak egiten laguntzea.
  • Industrialde bateko enpresen eta industrialdea kokatuta dagoen udalerriko toki-erakundearen arteko lankidetza publiko-pribatua sustatzea, industrialdearen kudeaketa hobetzeko.
  • Lurraldeko industrialdeak modernizatzen, egokitzen eta hobetzen lagunduko duten inbertsioak egiten laguntzea, enpresen, industrialdeen eta kokatuta dauden udalerri eta eskualdeen lehiakortasuna eta iraunkortasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa sustatuz.

Programa hori bi jardun-arloren bidez gauzatuko da:

  • 1. Arloa: Elkartegintza sustatzeko eta industrialdeak kudeatzeko eta jarduteko plan integralak egiteko laguntzak.
  • 2. Arloa: Industrialdeko Jarduketa Planean aurreikusitako modernizazio, egokitzapen eta hobekuntzarako inbertsioak egiteko laguntzak.

Dirulaguntzaren Onuradunak

1. arlorako: industrialdeetako jabeen eta/edo errentarien elkarteak izango dira onuradun, izena edozein dela ere (jabe-erkidegoa, jabeen elkartea, kontserbazio- eta mantentze-erakundea, etab.).

2. arlorako:

  • Industrialdeetako jabeen eta/edo errentarien elkarteak, izena edozein dela ere (jabeen erkidegoa, jabeen elkartea, kontserbatzeko eta mantentzeko erakundea, etab.).
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeak, baldin eta beren lurraldean jabetza pribatukoa den industrialderen bat badago, poligonoaren azalera osoaren % 50 baino gehiago edo eraikitako azaleraren % 50 baino gehiago.

Dirulaguntza Jaso dezakeen Egitatea

1. arlorako: Diruz lagundu daitekeen egitatetzat hartuko da Kudeaketa eta Jarduketako Plan Integral bat egitea.

Jarduerak egingo diren industrialdeko jabeen eta/edo errentarien multzoaren eta industrialde hori kokatuta dagoen udalerriko toki-erakundearen artean adostu beharko da plana, honako hauek jasota:

  • Poligonoaren hirigintza- eta lege-egoera.
  • Modernizatzeko, egokitzeko eta hobetzeko egin behar diren jardueren eta inbertsioen deskribapena.
  • Jarduketak egiteko egutegi posiblea.
  • Jarduketa bakoitzaren kostuaren zenbatespen bat.
  • Jarduera bakoitzerako aurreikusitako inbertsioa oinarritzen duen aurrekontua edo justifikazio-dokumentua.
  • Kontratua gauzatzeko ardura duen erakundea.

2. arlorako: Diruz lagundu daitekeen egitatetzat hartuko da indarrean dagoen Kontabilitate Plan Orokorraren arabera halakotzat hartzen diren eta industrialdeko Jarduketa Planean aurreikusita dauden inbertsioak egitea.

Diruz Lagun daitezkeen Gastuak

1. arloa: Kudeaketa eta Jarduera Plan Integrala egiteko kontratazio-gastuak izango dira diruz lagundu daitezkeen gastuak.

2. arlorako:

  • A motako inbertsioak: espazioak eta oinarrizko zerbitzuak (ura, zaborra, argiztapena, bideak, etab.) hobetzea edo egokitzea.
  • B motako inbertsioak: poligonorako balio erantsiko zerbitzuak (konektibitatea, segurtasuna, seinaleak, haurtzaindegia, etab.).
  • C motako inbertsioak: energia-eraginkortasuna, ingurumen-hobekuntza, energia berriztagarriak, mugikortasuna eta irisgarritasuna.

Laguntzen Zenbatekoa

1. arlorako: dirulaguntzaren zenbatekoa onartutako diruz lagun daitekeen gastuaren % 75 izango da, 12.000 euroko gehieneko mugarekin.

2. arlorako:

  • Dirulaguntzaren zenbatekoa toki-erakundeentzat onartutako diruz lagun daitekeen gastuaren % 60 izango da, eta % 70 jabeen eta/edo errentarien elkarteentzat.
  • Dirulaguntzaren zenbateko osoa ezingo da izan 90.000 eurotik gorakoa erakunde onuradun bakoitzeko.

Gauzatze Epea

1. arloan diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2024ko abenduaren 1etik 2026ko maiatzaren 30era bitartean hasi eta amaitu beharko dira.

2. arloan diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2024ko abenduaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean hasi eta amaitu beharko dira.

Justifikazio Epea

Onuradunek organo instruktorearen aurrean aurkeztu beharko dute ezarritako baldintzak bete izanaren eta dirulaguntza emateko egintzan aurreikusitako helburuak lortu izanaren azken justifikazioa, epemuga baino lehen: 2026ko uztailaren 1a baino lehen, 1. arloaren kasuan, eta 2026ko urriaren 31 baino lehen, 2. arloaren kasuan, oinarrietan ezarritako moduan.

Beste Dokumentu Batzuk

1. Arloaren Laburpena: I-478_eus.pdf

2. Arloaren Laburpena: I-480_eus.pdf

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved