• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
7.000 biztanletik beherako herrientzako dirulaguntzak, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jarduerak egiteko 2025
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/09/01 - 2025/09/30

Deialdi honen helburua Bizkaiko Lurralde Historikoan 7.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriei eta mankomunitateei laguntzak ematea da, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jarduerak egin ditzaten.

Pertsona onuradunak

7.000 biztanle baino gutxiagoko zuzenbidezko biztanleria duten udalerriak eta Bizkaiko Lurralde Historikoko mankomunitateak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Diruz lagunduko diren proiektuak emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzera bideratu beharko dira, hala nola:

  • Emakumeen ahalduntze pertsonalerako, kolektiborako, sozialerako eta/edo politikorako proiektuak: parte hartzeko prozesuak, emakumeen egiturak edo sareak sortzea eta/edo indartzea, ikastaroak eta tailerrak, etab.
  •  Berdintasun-politikak zeharkako bihurtzeko proiektuak, bereziki, aurrekontuetan genero-ikuspegia txertatzen duten proiektuak.
  • Gizon eta mutil gazteekin lan egiteko proiektuak.
  • Aisialdi eta jai-guneetan genero-ikuspegia txertatzeko proiektuak.
  • Emakumeen aurkako indarkeria matxistarekin lotutako proiektuak.
  • Haurrekin egiten diren jardueretan genero-ikuspegia txertatzen duten proiektuak.
  • Desberdintasun-egoerei buruzko azterlanak edo diagnostikoak egitea udalerrian, bereziki sektore-eremuetan (jaiak, kultura, kirola, aisia, etab.).
  • Zainketen eremuan genero-ikuspegia txertatzen duten proiektuak.
  • Udalerrian berdintasun-sektore estrategikoetan prozesu eraldatzaileak sortzen dituzten proiektuak (zainketen banaketa, landa-eremua, adineko emakumeak eta bakardadea, zahartzea, hirigintza eta joan-etorriak, etab.).

Laguntzen zenbatekoa

Dirulaguntzen gutxieneko zenbatekoa 1.200 €izango da, eta gehienekoa 10.000 €.

Laguntzaren ordainketa

Ezarritako prozeduraren arabera dirulaguntzak onartu ondoren, eta prozeduraren ebazpena jakinarazten denetik gutxienez hamar eguneko epea igaro ondoren, emandako dirulaguntzaren % 100 izapidetuko da.

Gauzatze epea

Proiektuak 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira.

Justifikatzeko epea

Justifikatzeko gehieneko epea 2027ko urtarrilaren 31 izango da.

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved