• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Administrazio Publikoetan Lehen Lanbide-Esperientzia izateko Programa 2024
Dirulaguntza mota:
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2024/05/08 - 2024/10/31

Gazte langabeak kontratatzeko dirulaguntzak, enpleguko lehen esperientziak eta gaitasun eta trebetasun sozial eta profesionalak eskainiz.

 

Dirulaguntzaren Onuradunak

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, foru-aldundiak, Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitateak, koadrilak eta udalerriak, bai eta erakunde publiko autonomikoa eta tokikoa osatzen duten eta Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Erakundeen Inbentarioan inskribatuta dauden organismo eta gainerako erakundeak ere, erakunde horien mendekoak edo haiei lotuak.

Diruz Lagun Daitezkeen Jarduerak

Deialdi honen babesean, dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte, praktikaldiko kontratuaren modalitatean, enpleguko lehen esperientziak eta gaitasun eta trebetasun sozial eta profesionalak eskuratzeko bitarteko gisa aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten pertsonek.

Diruz Lagun Daitezkeen Gastuak

Gazteak kontratatzeagatik, soldata-kostuak dira diruz lagundu daitezkeen gastuak, Gizarte Segurantzako kontzeptu guztien kotizazioa eta norbera babesteko ekipamenduen (NBE) kostuak barne.

Kontratatutako Pertsonen Betekizunak

Kontratatzen diren pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte kontratuaren hasieran:

  • 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gaztea izatea.
  • Dagokion enplegu-zerbitzu publikoan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta alta emanda egotea.
  • Praktikaldiko lan-kontratu bat hitzartu ahal izateko baldintzak betetzea, Langileen Estatutuaren 11.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Dirulaguntzaren Zenbatekoa

Aurreko artikuluan jasotako gastu-kontzeptu guztiengatik eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko dira aurkeztutako proiektuan jasotako aurreikuspenak, kontratatu beharreko pertsona-kopurua, horietako bakoitzaren kontratazio-hilabeteak eta dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio-taldearen arabera aplikatu beharreko hurrengo modulua:

  • A Modulua, 9tik 5era bitarteko kotizazio-taldeak: 1.936,67 euro kontratatutako pertsona eta kontratazio hilabete bakoitzeko.
  • B Modulua, 4-1 kotizazio-taldeak: 2.905,00 euro kontratatutako pertsona eta kontratazio-hilabete bakoitzeko.

Gauzatze Epea

Kontratuen iraupena hamar hilabetekoa izango da gutxienez, eta hamabi hilabetekoa gehienez. Lanaldia lanaldi osokoa izango da.

Justifikatzeko Epea

Dirulaguntzen erakunde onuradunak bi hilabeteko epea izango du, kontratazioak amaitzen direnetik zenbatzen hasita, diruz lagundutako jarduerak eta egindako gastuak bete izanaren justifikazioa aurkezteko.

Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk

Laburpen Fitxa: Ficha_v2 (eudel.eus)

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved