
Foru dekretu honen helburua da Bizkaiko Foru Aldundiak Osasunaren Mundu Erakundearen metodologian oinarritutako «Hiri Adeitsuak Adinekoekin» Proiektua (OMEren Proiektua, aurrerantzean) Bizkaiko Lurralde Historikoan ezartzea sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak 2024an norgehiagokarik gabeko araubidean emango dituen diru laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdi publikoa onartzea.
Diruz Lagundutako Proiektuaren Helburuak eta Jasotzaileak
Honako hauek dira dekretu honen helburuak:
Helburu Orokorra
Bizkaiko udalerriak, mankomunitateak eta udalerrien partzuergoak adinekoentzat komunitate adeitsuago izan daitezen sustatzea, haien potentziala erabiliz eta zahartze aktiborako aukerak sortuz.
Helburu Zehatzak
- Adinekoak komunitatearen parte diren sentimendua, haien partaidetza eta jokabide prosozialak areagotzea.
- Komunitateek beren buruari adinekoen ikuspuntutik begiratu diezaioten sustatzea, identifikatzeko zer arlotan eta modutan izan daitezkeen adeitsuagoak haiekin, zahartzaro eta zahartzearen inguruan dauden irudi negatiboen aurka egiteko.
- Komunitateak zahartze aktiboa ahalbidetzen duten espazioak izateko ekintza eraldatzaileak identifikatu eta abiaraztea.
- Arlo honetan zeresana duten eragileek (ordezkari politikoak, teknikariak eta komunitatea bera) konpromiso hau har dezaten lortzea: identifikatutako ekintza eraldatzailea abiaraztea adinekoek komunitatearen bizitzan duten potentziala erabiliz.
- Proiektuaren bultzagile bezala pertsona nagusien protagonismoa bermatzea eta prozesu osoaren garapenean bere lana iraunkorki laguntzea.
Oro har, herritarrak dira diru-laguntzaren jasotzaileak, eta, bereziki, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoak.
Erakunde Onuradunak
Honako hauek izan daitezke onuradun: Adinekoekin Adeitsuak diren hiri eta Komunitateei buruzko Dublingo Adierazpenari (2013) atxiki zaizkion Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri, mankomunitate zein udalerrien partzuergoak, baldin eta OMEren proiektua ezarrita badute beren lurralde-eremuan, edo ezartzea erabaki badute.
Diru-Laguntza Jaso Dezaketen Gastuak
Zalantzarik gabe diruz lagundutako proiektuaren izaerari erantzuten diotenak dira diru-laguntza jaso dezaketen gastuak, eta, hain zuzen, hauek:
- Erakunde eskatzaileak langileak direla-eta egiten dituen gastuak, diruz lagundutako jarduerarekin lotura zuzena dutena.
- Kanpoko gastuak, diruz lagundutako jarduerarekin lotura zuzena dutenak: errentamenduak, profesional independenteen zerbitzuak, publizitatea, propaganda eta harreman publikoak (aurrekontuaren %10, gehienez), boluntariotza konpentsatzeko gastuak (Eusko Legebiltzarraren ekainaren 25eko 17/1998 Legea).
- Gainerako gastuak, orokorrak eta/edo zeharkakoak (aurreko bi blokeetan, gastu guztien %10, gehienez).
Burutzeko Epea
Dirulaguntzaren xedea gauzatzeko epea 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da.
Justifikatzeko Epea
Dagokion justifikazioa aurkeztu beharko du 2025eko maiatzaren 30a baino lehen.
Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk
Laburpena: I-37_eus.pdf (bizkaia.eus)