• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Bizkaia adin guztietarako lurralde bihurtzen laguntzen duten toki-erakundeen proiektuentzako dirulaguntzak_2026
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2026/02/23 - 2026/05/25

Foru dekretu honen xedea da 2026. urterako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdi publikoa onartzea, lehia askeko erregimenean, Bizkaiko Lurralde Historikoan Osasunaren Mundu Erakundearen metodologian oinarritutako Herri Adinekoekin Hiri Adiskidetsuen Proiektuaren ezarpena bultzatu ahal izateko.

Erakunde onuradunak

Dirulaguntza honen onuradun izan daitezke Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak, mankomunitateak eta udal-partzuergoak, baldin eta Euskadiko Udalen Sareari eta OMEren Hiri Lagunkoien Munduko Sareari atxiki bazaizkio, edo, halakorik ezean, atxikimendua eskatu badute, OMEren proiektua beren lurralde-eremuetan ezartzen hastea erabakitzen badute edo hasi badira.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

Dekretu honen bidez, Adinekoekin Lagunkoiak diren Hirien Proiektuaren ezarpen-zikloaren etapetan sartutako jarduerak diruz lagunduko dira, OMEren metodologian jasota daudenak: plangintza, planaren gauzatzea, egindako prozesuen ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza, eta, zehazkiago, honako hauek:

  • Adinekoak proiektuaren gauzapenean inplikatzeko mekanismoak ezartzea, profesional teknikoekin, tokiko eta udaleko ordezkari politikoekin eta komunitateko beste eragile batzuekin batera proiektuaren talde eragilea osatzeko.
  • Udalerriaren, mankomunitatearen edo udal-partzuergoaren lagunkoitasun-mailaren diagnostikoa, ekintza-plan bat egitea eta jarraipen-adierazleak identifikatzea, zahartze aktiboa baldintzatzen duten zortzi eremuetatik gutxienez lau kontuan hartuta.
  • Gauzatze-jarduketak.
  • Ekintza-planaren gauzatzearen jarraipena, ebaluazioa eta kontrola egiteko jarduerak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

  • Erakunde eskatzailearen langile-gastuak, diruz lagundutako jarduerarekin zuzenean lotutakoak.
  • Diruz lagundutako jarduerarekin zuzenean lotutako kanpo-gastuak:
    • Errentamenduak.
    • Zerbitzu profesional independenteak.
    • Publizitatea, propaganda eta harreman publikoak.
    • Boluntarioen konpentsazio-gastuak.
  • Gainerako gastuak, gastu orokorrak eta/edo zeharkakoak.

Gauzatze epea

Dirulaguntzaren xedea gauzatzeko epea 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da.

Justifikazio epea

Justifikazio-kontu hori urtarrilaren 11ko 00:00etatik 2027ko maiatzaren 31ko 13:30ak arte aurkeztu beharko da.

Beste dokumentu batzuk

2026ko deialdiaren laburpena: I-1478_eus.pdf

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved