• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Bizkaiko Lurralde Historikoko 6.000 biztanletik beherako udalerrientzako dirulaguntzak, 2024ko eta 2025eko kultura-ekipamenduetan inbertsioak egiteko
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2024/07/08 - 2024/07/24

Helburua da Bizkaiko herritarrek, bizi diren biztanleriaren pisu demografikoa edozein dela ere, bizitza kulturalerako sarbide egokia izan dezaten erraztea.

Horretarako, beharrezkotzat jotzen da lurraldeko udalerri txikienetan dauden kultura-ekipamenduak berritzea eta herritarren eskaera berrietara egokitzea.

Dirulaguntzaren Onuradunak

Dekretu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan daitezke 6.000 biztanletik beherako Bizkaiko udalerrietako udalak eta kulturako udal-erakunde autonomoak.

Actuaciones Subvencionables

Diruz lagundu daitekeen jarduera da kultura-ekipamenduetan inbertsioak egitea 6.000 biztanletik beherako udalerrietan, 2024. eta 2025. urteetan.

Kultura-ekipamendutzat joko da kultura-praktiketarako eta/edo -zerbitzuetarako erabiltzen dena, besteak beste, arte eszenikoetarako, arte plastikoetarako, musika-geletarako, hitzaldi-aretoetarako eta abarretarako erabiltzen direnak.

Kanpoan geratzen dira artxibo, liburutegi, museo, gaztetxe eta ludotekei lotutako ekipamenduak.

Honako hauek hartuko dira inbertsiotzat: egitura aldatzea, espazioen bizigarritasuna egokitzea edo hobetzea, programatutako erabilerarako beharrezko altzariak eta ekipamendu teknikoa erostea eta lehendik dauden instalazioak birbanatzea.

Erakunde bakoitzak dirulaguntza eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du.

Gauzatze Epea

Dirulaguntza eskatzea eragiten duten jarduerak 2024ko eta/edo 2025eko ekitaldietan garatu beharko dira.

Dirulaguntzaren Ordainketa

Ordainketa bakarra, justifikazioa egin ondoren eta onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatu ondoren.

Justifikazio Epea

Laguntza justifikatzeko gehieneko epea 2026ko martxoaren 27a izango da.

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved