• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
EAEko landa- eta itsasertz-ingurunea dinamizatzeko gizarte-ekitaldiak egiteko laguntzak 2025
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/03/31 - 2025/11/15

Helburua Euskal Autonomia Erkidegoan landa- eta itsasertz-ingurunea dinamizatzeko ekitaldi sozialak sustatzeko laguntzen deialdia egitea da, helburu hauek lortzeko:

  • Sektore pribatuaren eta publikoaren parte-hartzea sustatzea landa- eta itsasertz-inguruneko ekitaldi sozialen finantzaketan, dinamizatu dezaten.
  • Gizarte-ekitaldi berriak sustatzea, eta landa- eta itsasertz-ingurunean eragin positibo nabarmena duten ekitaldiak finkatzea.
  • Eragin ekonomikoa sortzea bere jardun-eremuan.

Erakunde Onuradunak

Hitzarmen honen onuradun izango dira EAEko landa- edo itsasertz-ingurunean gizarte-ekitaldiak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko pribatu edo publikoak.

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

Lehiaketak, jardunaldiak, eztabaidak, tailerrak, lehiaketak, hitzaldiak eta erakusketak, musika-, antzerki-, dantza-, bertsolaritza-, errezitaldi- eta antzeko-ikuskizunak, besteak beste, diruz lagundu ahal izango dira, betiere horien eragin dinamizatzailea eta eskualdean duten eragin positiboa agerian jartzen bada. Kanpoan geratzen dira nekazaritza-jarduerarekin zuzenean lotutako ekitaldiak, hala nola merkatuak, nekazaritzako elikagaien azokak eta tokiko jaiak, bai eta toki-erakundeek antolatuta urteko programazioan sartzen diren jarduerak ere.

Ez dira diruz lagunduko 5.000 biztanletik gorako udalerrietan egiten diren ekitaldiak, Eustatek argitaratutako azken errolda ofizialeko datuen arabera.

Diruz lagundutako jarduera EAEko landa- edo itsasertz-eremu batean garatzea ezinbestekoa da, ZEAtik GV4ra eta L1etik L7ra bitarteko kalteberatasun-/litoraltasun-maila duten zonen arabera. Zona horiek laguntzen Aginduaren II. eranskinean daude definituta.

Diruz Lagun daitezkeen Gastuak

Adierazpen gisa eta ez modu mugatzailean, honako hauek sartzen dira:

  • Laguntza eskatzen den ekitaldian zerbitzuak emateko langileak kontratatzeko gastuak (erakunde eskatzailearen plantillako langileak kanpo utzita).
  • Lanbide-zerbitzuak alokatzea, ekitaldia eta jarduerak egiteko.
  • Lokalen alokairuak (erakunde onuradunaren egoitza sozialaren alokairua izan ezik).
  • Ekitaldiak eta jarduerak egiteko instalazioak eta zerbitzu teknikoak.
  • Laguntzaren xede diren ekitaldien publizitatearekin eta hedapenarekin lotutako gastuak.
  • Nahitaezko aseguruak kontratatzea.
  • Emandako garaikurrak edo sariak.
  • BEZari buruzko legeria nazionalaren arabera berreskuratu ezin den BEZa.

Laguntzen Zenbatekoa

Laguntza horien zenbatekoa ezingo da izan jardueraren kostu osoaren % 60 baino handiagoa, ezta 15.000 €baino handiagoa ere.

Gauzatze Epea

Dirulaguntza jaso ahal izateko, jarduerak 2025ean egin beharko dira oso-osorik.

Justifikazio Epea

Laguntzen onuradunek jardueraren gastu guztiak justifikatu beharko dituzte, eta ez soilik jasotako laguntzari dagokion zatia. Justifikazio hori 2026ko urtarrilaren 15a baino lehen egin beharko da.

Beste Dokumentu Batzuk

Laburpen Fitxa: Ficha_v2

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved