• es
Denak ikusi
Erabilera edo zerbitzu publikoei lotutako azpiegituretara bideratutako udal-eskumeneko inbertsioak sustatzeko laguntzak 2026
Dirulaguntza mota:
Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/12/05 - 2026/02/17

Araudi erregulatzaile honetan aipatzen diren dirulaguntzen xedea da erabilera publiko bati atxikita dauden edo zerbitzu publiko batera bideratuta dauden ondasunak eraikitzeko edo hobetzeko udal-eskumeneko jarduketak sustatzea, azpiegitura horien maila egokia lortzeko.

Dirulaguntzaren onuradunak

Foru dekretu honetan aurreikusitako dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriek, baldin eta 2025eko urtarrilaren 1eko udal-erroldan kendutako biztanleria 7.500 biztanlekoa edo hortik beherakoa badute.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak inbertsio-programa hauetan sailkatuko dira:

  • Titulartasun publikoko eraikinak, instalazioak eta ekipamenduak eraikitzea, birmoldatzea eta berritzea.
  • Gaur egun ibilgailuen bideei irekita dauden espazioak oinezkoentzat egitea.
  • Bide publikoak eta hiri-aparkalekuak egitea eta zolatzea.
  • Erabilera publikoko ondasunak estaltzea eta hornitzea, hala nola aparkalekuak, garraio publikoko geltokiak edo parkeak.
  • Ura, saneamendua, argiteria publikoa, gasa eta komunikazioak hornitzeko azpiegiturak.
  • Irisgarritasuna hobetuko duten azpiegiturak.

Laguntzen banakako zenbatekoa

Deialdi honetan, 1.200 biztanle edo gutxiago dituzten udalerrietarako, onuradun bakoitzak gehienez 60.000 euroko dirulaguntza jaso dezakeen aurrekontua baino ez da kontuan hartuko, dirulaguntza eskatzen den aurrekontuaren zenbatekoa edozein dela ere.

Gainerako udalerrietarako, diruz lagundu daitekeen gehieneko aurrekontua 100.000 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko.

Gastua erabiltzeko epea

Diruz lagundutako gastuek 2026ko aurrekontu-ekitaldiko ordainketa-kredituen kargura egon beharko dute, 2026ko urriaren 6an amaitzen den epe luzaezinean.

Urte anitzeko gastu-proiektua denean, 2026a baino lehenagoko ekitaldietan esleitua, 2026ko ekitaldiko ordainketa-kredituen kargura gauzatu beharreko inbertsioaren zatia baino ezin izango da diruz lagundu.

Gauzatzeko epea

Diruz lagundutako jarduerak osorik gauzatu beharko dira 2027ko maiatzaren 31n amaitzen den epean. Horretarako, 2027ko uztailaren 31n amaitzen den epean ordaindutako fakturak bakarrik hartuko dira kontuan.

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved