150.000 biztanletik beherako udalek parte hartzen duten udal eta elkarteei laguntza teknikoa eta kanpo-aholkularitza emateko lanak diruz lagunduko dira, baldin eta Europar Batasuneko programa eta ekimen europarretan proiektuak aurkezteko helburua badute, azaroaren 1etik aurrera.
Erakunde onuradunak
Honako hauek izan daitezke erakunde onuradunak:
- 150.000 biztanletik beherako Bizkaiko udalek.
- 150.000 biztanletik beherako Bizkaiko udalek parte hartzen duten honako elkarte hauek:
- Bizkaiko mankomunitateak.
- Bizkaiko «Behargintzak» Enplegua Laguntzeko Zentroak.
- Bizkaiko Landa Garapenerako Federazioa eta elkarteak.
- Bilbo-Bizkaia 2030 Turismo Estrategian aintzatetsitako Bizkaiko eskualde-mailako turismo-kudeaketako erakundeak: Gorbeialde, Jata Ondo, Urkiola, Urremendi, Enkartur eta Lea Artibai Fundazioa.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira kanpoko aholkularitza-enpresek Europako programa eta ekimenetan tokiko proiektuak aurkeztea helburu duten laguntza teknikoko eta aholkularitzako lanak direla-eta egindako fakturetan agertzen direnak.
Diruz lagun daitezkeen gastuak
Honako gastu-kategoria hauek lagundu ahal izango dira diruz:
- Bideragarritasun- eta merkatu-azterketak.
- Proiektua garatzeko beharrezkoak diren txosten eta azterlan tekniko espezifikoak.
- Proiektua Europako ekimenari, proposatutako partzuergo europarrari eta deialdi zehatz batean duen azken kokapenari buruzko balorazio-txostenak.
- Partzuergoaren jarduerak koordinatzea.
- Proiektua idaztea.
- Proiektua behar diren bitartekoen bidez aurkeztea.
Laguntzen zenbatekoa
Udalak:
- 1.200 biztanle baino gutxiago baditu, kanpoko kostuen % 100 finantzatuko da.
- 1.200 biztanle baino gehiago eta 7.500 baino gutxiago baditu, kanpoko kostuen % 75 finantzatuko da.
- Gainerako erakunde onuradunen kasuan, kanpoko kostuen % 50 finantzatuko da.
Taldeak:
- Erakunde onuraduna osatzen duten udalen biztanleriaren batura 1.200 biztanletik beherakoa bada, kanpoko kostuen % 100 finantzatuko da.
- Batura hori 1.200 biztanletik gorakoa eta 7.500 biztanletik beherakoa bada, kanpoko kostuen % 75 finantzatuko da.
- Gainerako kasuetan, izandako kanpo-kostuen % 50 finantzatuko da.
Laguntzen gehiegizko kontzentrazioa saihesteko, 10.000 euroko muga ezarri da erakunde onuradun bakoitzeko.
Gauzatzeko epea
2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra.
Beste batzuk
Laburpena: I-1302_eus.pdf