• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Euskal kultura-ondarea katalogatzeko, digitalizatzeko eta kontserbatzeko espezietan emandako laguntzak 2025
Dirulaguntza mota:
Eskatzeko epea:
2025/09/10 - 2025/10/10

Agindu honen xedea da euskal kultura-ondarea katalogatzeko, digitalizatzeko eta kontserbatzeko espezietan ematen diren laguntzak arautzen dituzten oinarriak ezartzea, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez zabaltzeko, eta dagokion deialdia egitea 2025. urtean kultura-ondare hori digitalizatzeko edo katalogatzeko eta digitalizatzeko proiektuak aurkezteko.

Pertsona onuradunak

Dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. artikuluan aurreikusitako pertsona fisikoek, entitateek edo instituzioek aurkeztu ahal izango dituzte beren proiektuak, baldin eta, egoitza soziala zein fiskala non duten gorabehera, euskal kultura-ondarea osatzen duten elementuen titularrak badira, eta baldintza hauetakoren bat betetzen badute:

  • Elementu horiek jabari publikoan egotea.
  • Elementu horien titular diren pertsona fisikoek edo erakunde publiko edo pribatuek elementu horien gaineko ustiapen-eskubideak izatea.
  • Elementuak obra zurtzak izatea, eta eskabideak aurkezteko azken egunean obra zurtzen datu-basean erregistratuta egotea, Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoak sortu eta kudeatuta.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

Euskal kultura-ondarea osatzen duten kultura-baliabideak digitalizatzeko, katalogatzeko eta digitalizatzeko proiektuak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara, hala nola argazkiak, grabatuak, marrazkiak, ikus-entzunezko materiala, soinu-dokumentuak, mapak, planoak, kartelak, prentsa edo funts bibliografikoak. Baliabide horiek jatorrizkoak izan behar dute; kopiak digitalizatzea ez da onartuko, jatorrizko dokumenturik ez badago eta behar bezala justifikatzen ez bada.

Eskatzaile bakoitzak gehienez bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu.

Laguntzen zenbatekoa

Proiektu bakoitzaren gehienezko aurrekontu zenbatetsiak ezingo du 20.000 €-tik gorakoa izan (BEZa barne).

Era berean, proiektuek ez dute, inola ere, jarraian aipatzen diren zenbatekoak baino aurrekontu txikiagoa izango, proiektu motaren arabera:

  • Digitalizazioa: 2.500 €(BEZa barne).
  • Katalogazioa eta digitalizazioa: 5.000 € (BEZa barne).
Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved