• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko laguntzak 2025-2027
Dirulaguntza mota:
Inbertsioetarako laguntzak ,  Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/06/18 - 2025/07/18

Dirulaguntzen helburua 2025-2027 aldirako Euskal Kultura Ondarearen balioa nabarmentzea eta zabaltzea da.

Erakunde onuradunak

  • Ondasunen jabe diren pertsona fisiko eta juridikoak, eta irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak, publikoak eta pribatuak;
  • Toki-administrazioa osatzen duten erakundeak edo haien mendeko organoak, dirulaguntzen xede diren ondasunak edo lurrak eskuratzen dituztenak;
  • Birgaitzeko hirigintza-sozietateak.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

  • Kultura-ondarea balioestea, kultura-ondasunak ezagutu, balioetsi, aintzatetsi eta erabileraz hornitzera bideratutako jardueratzat hartuta, eta, bereziki, honako hauek:
    • Kultura-ondasunaren ondare-balioekin bateraezinak diren elementuak, zatiak edo, are, eraikinak ezabatzea, eraistea eta/edo kentzea.
    • Hirigune historikoetan dauden jabetzen lotizazio-erregimenari eustea, betiere babes morfologikoko zerrendetan badaude.
    • Higiezinak berrerabiltzea, hau da, birgaitzea erabilera nagusirako edo beren ondare-balioekin bateragarria den erabilera berri baterako.
    • Arkeologia-aztarnategietan arkeologia-egitura garrantzitsuak finkatzea, balioa emateko proiekturik ez dutenak alde batera utzita.
    • Ondasunaren eta/edo orubearen aurretiazko azterlanak (arkeologikoak, dokumentalak, historikoak, erabilerei buruzkoak, diagnostikatzekoak, etab.), betiere horien helburua kultura-ondasunari balioa ematea bada eta esku hartzeko proiektuan sartuta geratzen badira.
  • Kultura-ondarea zabaltzea. Ondare horren ondare-balioak zabaltzeko jarduerak dira, ondarearen sentsibilizazioaren, sozializazioaren eta interpretazioaren bidez.
  • Babes bereziko edo ertaineko kultura-ondasun higiezinen eta/edo dagokien ingurunearen desjabetzeak finantzatzea.
    • Ondare arkeologikoa.
    • Ondare eraikia.
  • Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan sartuta dauden edo babesteko espedientea irekita duten kultura-ondasunak defendatu, aberastu eta babestearekin zerikusia duen beste edozein jarduera.

Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa

Dirulaguntzen gehieneko muga honako zenbateko hauetatik txikiena izango da: 250.000 €edo diruz lagun daitekeen zenbatekoaren % 100, hirigune historikoetako jabetza-loteen erregimenari eusteko izan ezik, kasu horretan % 15ekoa izango baita.

Gauzatze epea

Diruz lagunduko diren jarduerek 2025eko ekitaldian hasita egon beharko dute, edo hasita, eta, gehienez ere, 2027ko azaroaren 30ean amaitu beharko dira.

Justifikazio epea

Diruz lagundutako jarduerak justifikatu beharko dira, gehienez ere:

  • 2025ean egin beharreko jardueren kasuan: 2025eko abenduaren 15era arte, egun hori barne.
  • 2025-2026 aldian egin beharreko jardueren kasuan: 2025eko abenduaren 15era arte, 2025ean gauzatutako jarduerak barne, eta 2026ko abenduaren 15era arte, 2026an gauzatutako jarduerak barne.
  • 2025-2027 aldian egin beharreko jardueren kasuan: 2025eko abenduaren 15era arte, 2025ean gauzatutako jarduerak barne; 2026ko abenduaren 15era arte, 2026an gauzatutako jarduerak, eta 2027ko abenduaren 15era arte, 2027ko azaroaren 30era arte gauzatutako jarduerak barne.
Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved