Foru dekretu honen arabera diruz lagundu daitezkeen proiektu eta jarduerak, Bizkaiko Lurralde Historikoan eus kera -ren erabilera sustatu, zabaldu edo normalizatzeari buruzkoak, honako hauek dira:
- Tokiko kultur, kirol, aisia eta denbora libreko elkarte eta mugimenduetan euskararen erabilera sustatzen duten programak eta jarduerak.
- Tokiko eremuko herritarren kolektiboetan euskararen erabilera sustatzen duten programak eta jarduerak, hizkuntza sustatzeko estrategikoak direnak, edo euskararen erabilera bereziki eragin nahi den sektore zehatzetan sustatzen dutenak, hala nola lan-munduan, biztanleria migratzailean edo gizarte-harremanetan.
- Tokian tokiko herritarren artean teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzeko programak, bai eta Herripedia proiektuak ere, tokiko erakundeen ezagutzari buruzko edukiak sarean kokatzea helburu dutenak.
- Tokiko euskararen ondarea (abestiak, bertsoak, euskalkiak, etab.) bildu, babestu eta erabilera sozialerako berreskuratzeko programak.
- Erakunde eskatzaileak bere lurralde-eremuan euskara sustatzeko plan bat egin eta ezartzeko programak, Aroa esparru estrategikoaren ardatz, erronka, lan-ildo eta ekimenetan oinarrituta.
Erakunde onuradunak
Foru dekretu honek arautzen dituen dirulaguntzen onuradun izan daitezke Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak, udal erakunde autonomoak eta mankomunitateak.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak
- Tokiko kultur, kirol, aisia eta denbora libreko elkarte eta mugimenduetan euskararen erabilera sustatzen duten programak eta jarduerak.
- Tokiko eremuko herritarren kolektiboetan euskararen erabilera sustatzen duten programak eta jarduerak, hizkuntza sustatzeko estrategikoak direnak, edo euskararen erabilera bereziki eragin nahi den sektore zehatzetan sustatzen dutenak, hala nola lan-munduan, biztanleria migratzailean edo gizarte-harremanetan.
- Tokian tokiko herritarren artean teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzeko programak, bai eta Herripedia proiektuak ere, tokiko erakundeen ezagutzari buruzko edukiak sarean kokatzea helburu dutenak.
- Tokiko euskararen ondarea (abestiak, bertsoak, euskalkiak, etab.) bildu, babestu eta erabilera sozialerako berreskuratzeko programak.
- Erakunde eskatzaileak bere lurralde-eremuan euskara sustatzeko plan bat egin eta ezartzeko programak, Aroa esparru estrategikoaren ardatz, erronka, lan-ildo eta ekimenetan oinarrituta.
Laguntzaren zenbatekoa
Deialdi honetako dirulaguntzak emateko 2026an indarrean dagoen aurrekontu-muga zortziehun mila (800.000,00) eurokoa da.
Dirulaguntzaren ordainketa
Ordainketa bakarrean egingo da, justifikazioan aurkeztutako dokumentazio guztia zuzena dela egiaztatu ondoren.
Gauzatzeko epea
Dirulaguntza eskatzeko arrazoi diren proiektuak 2026ko ekitaldian garatu beharko dira.
Justifikatzeko epea
Laguntzaren justifikazioa 2027ko otsailaren 26a baino lehen egin beharko da.
Beste dokumentu batzuk
Laburpena: I-1361_eus.pdf