• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Heziki irakaskuntza jarduerarako edota lehiaketarako kirol jardueretarako dirulaguntzak 2025
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/06/10 - 2025/06/24

Foru Dekretu honen arabera diruz lagundu daitekeen jarduera da 2024/2025 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirolaren programan sartuta dauden lehiaketako kirol-jardueretan eta/edo Heziki irakaskuntza-jardueran parte hartzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren uztailaren 4ko 77/2024 Foru Dekretuan xedatutakoaren babesean.

Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta ezarritako epean egiten direnak, eta diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da inola ere merkatuko balioa baino handiagoa izan.

Erakunde onuradunak

  • Bizkaiko Lurralde Historikoan irakaskuntza ofizialak ematen dituzten ikastetxeak edo horien guraso-elkarteak edo horiei guztiei lotutako nortasun juridikoa duten erakundeak,
  • Egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan duten kirol-elkarteak eta/edo kirol-klubak,
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak eta/edo horien udal-erakunde autonomoak, edo
  • 2024/2025 denboraldian Bizkaiko Foru Dekretuan adierazitako lehiaketa-jardueretan eta/edo Heziki irakaskuntza-jardueran parte hartu duten kiroletako udal-fundazio publikoak.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta ezarritako epean egiten direnak, eta diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da inola ere merkatuko balioa baino handiagoa izan.

Laguntzen zenbatekoa

Parte-hartzea:

  • Talde-modalitateetan parte hartzea: Parte hartzeko dirulaguntzaren zenbatekoa gehienez hogei (20) eurokoa izango da taldean izena emandako kirolari bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 handituko da emakumeak direnean, aitortutako desgaitasuna duten pertsonak direnean edo herri kirolen modalitatean parte hartzen duten pertsonak direnean. Gehikuntza-ehunekoak metatu ahal izango dira baldintza bat baino gehiago betetzen dituzten pertsonen kasuan, eta gehieneko metagarria % 45 izango da.
  • Banakako kirol-modalitateetan parte hartzea: Parte hartzeko dirulaguntzaren zenbatekoa hogei (20) eurokoa izango da, gehienez, izena eman duen kirolari bakoitzeko. Parte hartzeko dirulaguntzaren zenbatekoa hogei (20) eurokoa izango da, gehienez, izena eman duen kirolari bakoitzeko. Igoera-ehunekoak metatu ahal izango dira baldintzetako bat baino gehiago betetzen duten pertsonen kasuan, eta gehieneko metagarria % 45 izango da.
  • Hezikin parte hartzea: Parte hartzeko dirulaguntza gehienez hogei eurokoa (20 euro) izango da izena eman duen kirolari bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 handituko da emakumeak direnean edo desgaitasun aitortua duten pertsonak direnean. Aipatutako baldintza bat baino gehiago betetzen dituzten pertsonen kasuan, gehikuntza-ehunekoak metatu ahal izango dira, eta gehieneko metaketa % 30ekoa izango da.
  • Kirol Hastapenean Parte Hartzea: Kirol Anitzeko eta Udal Kirol Anitzeko modalitatean, dirulaguntza gehienez seiehun eurokoa (600 euro) izango da izena eman duen talde bakoitzeko. Heziki modalitatean, dirulaguntzaren zenbatekoa seiehun eurokoa izango da gehienez (600 euro) dirulaguntza jasotzeko eskubidea duten 6 kirolariko.
  • Kirol-modalitate bat baino gehiagotan parte hartzen duten erakundeek, gainera, bostehun euro (500 euro) jasoko dituzte gehienez.
  • Arbitrajeak (futboleko modalitatean bakarrik): Arbitrajearen dirulaguntza gehienez ere hogeita lau euro eta berrogei zentimokoa (24,40 euro) izango da partida arbitratu bakoitzeko.

Kudeaketa aurreratua:

  • Teknikarien eta ongizatearen arduradunaren prestakuntza: Dirulaguntza jasotzeko eskubidea duen teknikaritzat hartuko da kirol-arduradun edo entrenatzaile gisa inskribatuta dagoena. Lortutako puntu bakoitzeko berrogeita hamar euro emango dira gehienez (50 euro).
Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved