Agindu honen xedea da EAEko Toki Erakundeentzako, Toki Erakunde Autonomoentzako eta Tokiko Merkataritza Sozietateentzako 2024rako laguntza ekonomikoak arautzea eta horietarako deialdia egitea, immigrazioan teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren berariazko eremuan jarduerak garatzeko.
Erakunde Onuradunak
EAEko toki-erakundeak, EAEko toki-erakunde autonomoak eta EAEko tokiko merkataritza-sozietateak izango dira ebazpen honen onuradunak.
Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak
1. Lerrorako Immigrazioko Teknikariak Kontratatzen jarraitzeko Laguntza:
- Laguntza hauen aurreko deialdiren batean dirulaguntza jaso duten eta 2023ko ekitaldian indarrean egon diren immigrazio-teknikarien kontratazioari eustea finantzatuko da.
2. Lerrorako Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzen 2. lerrorako:
- Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jarduerak egitea edo gauzatzea finantzatuko da.
Laguntzen Zenbatekoa
- 1. Lerrorako: 2024ko ekitaldiko langileen kostua 30.000 €-rekin finantzatuko da urtean, lanaldi osorako kontratatutako immigrazio-teknikari bakoitzeko. Zenbateko hori kontratatutako pertsonaren dedikazio-lanaldiaren ehunekoaren proportzioan murriztuko da. Immigrazioko teknikarien 16 kontratu finantzatuko dira gehienez.
- 2. Lerrorako: dirulaguntza honen xede den aurrekontu osoaren % 75 finantzatuko da gehienez.
Erakunde onuradun bakoitzari emandako dirulaguntza ez da inoiz 40.000 eurotik gorakoa izango.
Dirulaguntzaren Ordainketa
Laguntzak zatika ordainduko dira:
- % 70, emandako dirulaguntza onartzeko epea igaro ondoren, berariaz uko egiten ez bazaio, eta diruz lagundutako ekintzen % 70 gutxienez 2024ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu eta egiaztatu ondoren.
- Gainerako % 30a 2025eko ekitaldian ordainduko da, justifikatu gabe dauden gainerako ekintzak 2025eko martxoaren 31 baino lehen justifikatu ondoren.
Urte anitzeko laguntza denez, inola ere ez da ordainduko emandako laguntzaren % 100 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen.
Gauzatze-Epea
Kontratatutako langileen jarduna gauzatzeko edo jarduerak garatzeko epea 2024ko ekitaldia da.
Justifikazio-Epea
Erakunde onuradunek diruz lagundutako ekintzen % 70ari dagokion gastua justifikatu beharko dute 2024ko abenduaren 31 baino lehen, eta gainerako % 30a 2025eko martxoaren 31 baino lehen justifikatu beharko da.
Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk
Laburpen Fitxa: Ficha_v2