• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Langile landunei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeko dirulaguntzak 2025
Dirulaguntza mota:
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2025/04/25 - 2025/05/25

Deialdi honen xedea da Proiektu Bereziak finantzatzeko 2025. urterako laguntzak arautzea, hala nola gizarteratzeko eta laneratzeko jarduera integralak edo langileei zuzendutako enplegagarritasuna hobetzekoak.

Proiektu bereziak erakunde publiko edo pribatu batek edo batzuek bultzatzen dituztenak dira, eta esku-hartze, prestakuntza, orientazio eta enplegu mota desberdinak koordinatzen dituzte, edo proiektu berritzaileak eta/edo esperimentaziokoak, aurrekoaz gain beste jarduera mota batzuk ere sar ditzaketenak. Proiektu guztien helburua parte-hartzaileen enplegagarritasuna eta gaitasun pertsonalak eta profesionalak bultzatzea eta/edo indartzea izango da, eta % 40ko laneratzea lortu beharko da.

% 33ko adimen-desgaitasun aitortua edo % 65eko desgaitasun fisiko edo sentsoriala duten pertsonei zuzendutako proiektu berezietan, ehuneko hori % 20koa izango da.

Deialdia bi ildotan banatzen da:

  • Kolektibo kalteberentzako proiektu bereziak.
  • Berrikuntza- eta esperimentazio-proiektu bereziak, jarduera-tasa handiena duten enpleguei edo lan-merkatuaren beharrei lotuak.

Erakunde Onuradunak

Foru-aldundiak eta foru-sektore publikoa; EAEko udalak eta tokiko sektore publikoko erakundeak; EAEko sektore publikoko erakundeak; EAEko tokiko edo eskualdeko garapen-agentziak eta horien elkartze-erakundeak; prestakuntza-erakundeak.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

Diruz lagundu ahal izango dira proiektu bereziak, halakotzat hartuta prestakuntza-, orientazio- eta/edo enplegu-ekintzak bateratzen dituztenak, bai eta horietan parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna nabarmen hobetzen duen beste edozein neurri ere.

  • Prestakuntza presentziala, bai egiaztagarria, bai egiaztaezina.
  • Orientazio eta laneratze ekintzak, modalitate presentzialean, laneratze pertsonalizatuko ibilbide bat egitea sustatzen dutenak, parte-hartzaileen jarraipen pertsonala eta emaitzen ebaluazioa egin ahal izateko.
  • Enplegu-aukeren prospekzioa, balizko eragile kontratatzaileekin harremanetan jartzea eta inplikatzea ahalbidetuko duena, lan-merkatuaren beharrak identifikatuz eta Proiektu Berezian parte hartzen duten pertsonen kontratazioekin amaituz.
  • Proiektuari balio bereizgarria ematen dion beste edozein jarduketa, hartzaileen enplegagarritasuna hobetzea helburu duena eta lehen deskribatutako hiru jarduketetatik desberdina dena.

Berrikuntza- eta/edo esperimentazio-proiektu bereziak izango dira elementu berritzaileak dituztenak (edo lehen ezagutzen ziren elementuen konbinazio berria) eta gure ingurune hurbilean dagoen alternatibak baino balio handiagoa ematen laguntzen dutenak.

Berrikuntza proiektuaren edozein fasetako edukietan nahiz egiteko moduetan gerta daiteke, eta jarduera-tasa handiena duten enpleguetan edo lan-merkatuaren beharrizanetan aktibatzera eta laneratzera bideratu beharko da.

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Ekintza mota bakoitzeko dirulaguntzaren zenbatekoa honako zenbateko hauen arabera kalkulatuko da:

  • Prestakuntza-ekintzen kostua ezin izango da 126,81 euro/ordu/talde baino handiagoa izan, betiere parte-hartzaileen kopurua 14 edo handiagoa bada. Parte-hartzaileen kopurua 14tik beherakoa denean, 9,22 euroko modulu ekonomikoa aplikatuko da parte-hartzaile eta prestakuntza-ordu bakoitzeko, profesionaltasun-ziurtagirietan edo lanbide-ziurtagirietan izan ezik.
  • Lan-aktibazioarekin eta enplegu-aukeren prospekzioarekin lotutako ekintzetan ezin izango dira honako zenbateko hauek gainditu:
    • Enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuetarako eta laguntza-prozesuetarako zenbatekoa 38,00 euro/ordukoa izango da.
    • Enplegu-aukeren prospekzio-ekintzetarako zenbatekoa 161,40 eurokoa izango da lortutako kontratua 3 hilabetekoa bada, eta lanaldi batekoa % 50ekoa.
  • Enplegagarritasuna hobetzea bermatzen duten gainerako ekintzetarako, orduko 39,20 euro izango da gehienezko kostua.

Dirulaguntzak ordaintzea

Emandako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

  • Lehenengoa erakunde onuradunari emandako zenbateko osoaren % 41,17koa izango da, behin proiektu berezia onartu eta proiektu horren jardueraren bat hasten denean.
  • Bigarren ordainketa gainerako zenbatekoagatik egingo da, proiektua osatzen duten ekintzak gauzatu direla justifikatu ondoren.

Gauzatze Epea

Proiektu berezia 2025eko ekitaldian hasi beharko da. Amaiera-data 2026ko irailaren 30a baino lehenagokoa izan beharko da, lantokiko prestakuntza praktikoko modulua barne, hala badagokio.

Justifikazio Epea

Proiektu bereziaren eta bere jarduketa guztien justifikazioa proiektua amaitu eta hilabeteko epean aurkeztu beharko da, 2026ko urriaren 31ko mugarekin.

Beste Dokumentu Batzuk

Laburpen Fitxa: Ficha_v2

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved