• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Leader 2024
Dirulaguntza mota:
Ekintzailetza ,  Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2024/06/08 - 2024/06/28

Deialdi honen xedea da Landa eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2023ko abuztuaren 25eko Ebazpenaren bidez onartutako Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategian (LEADER ikuspegia) ezarritako helburuak betetzeko laguntzen deialdia egitea. Hori guztia Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoan (PEPAC) 2023-2027 ezarritakoaren arabera. Plan hori Batzordearen 2022ko abuztuaren 31ko (2022) 6017 azken erabakiaren bidez onartu zen.

Deialdi honen xede diren neurriak honako hauek dira:

I) Ekintzailetzaren eta barne-ekintzailetzaren neurria.

II) Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza-dibertsifikazioan inbertsioak egiteko laguntza-neurria.

III) Besteren konturako kontratazio-neurria.

IV) Espazioak egokitzeko neurria.

Gauzatze Epea

Proiektuak gauzatzeko epea 2023ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra artekoa izan daiteke.

IV. NEURRIA: ESPAZIOAK EGOKITZEA

Laguntzaren Deskribapena

Neurri honen xedea da hirugarrenentzako jarduera ekonomikoa hartuko duten espazioak sortzea eta/edo egokitzea.

Erakunde Onuradunak

Erakunde onuradun izan daitezke:

  • Udalerriak.
  • Kontzejuak eta udalerria baino eremu txikiagoko beste edozein lurralde-erakunde, lurralde bakoitzean dagoen foru-araudiaren eta toki-araubidearen oinarrizko legerian xedatutakoaren arabera.
  • Udalerrien mankomunitateak.
  • Tokiko sektore publiko instituzionala.
  • Landa-garapeneko elkarteak.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak (fundazioak, elkarteak, etab.).

Hautagarritasun-Baldintzak

  • Inbertsioa LEADER eremu batean egin behar da.
  • Birjarpen- eta mantentze-inbertsioetan dautzan proiektuek mugatu egiten dute onuradun izatea aldi osoan behin.
  • Proiektua 2023ko urtarrilaren 1aren ondoren hastea (PEPAC markoa) eta laguntza-eskabidea aurkezterakoan amaituta ez egotea (ez amaitzearen akta).
  • Mendinetek ezarritako ereduaren araberako memoria, egin beharreko obraren edo jarduketaren alderdi garrantzitsuenak deskribatzen dituena eta neurriaren helburuak betetzen direla egiaztatzen duena.
  • Espazioaren jabe izatea edo kudeaketa lagatzeko edo enkargatzeko dokumentu bat aurkeztea, gutxienez kudeaketa-planean adierazitako denbora-epe bererako.
  • Erakunde onuraduna izateko baldintzak: Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Diruz Lagun daitezkeen Gastuak

Diruz lagundu daitezkeen partidatzat hartuko dira honako hauek:

  • Higiezinak eta eraikinak erostea.
  • Obrak: Espazioak eta horiei lotutako beste azpiegitura batzuk urbanizatzea, eraikitzea eta birgaitzea, eta arkitekto eta ingeniarien ordainsariak, gehienez ere obraren kostu subentzionagarriaren % 15eraino.
  • Makineria, altzariak, tresneria eta ekipo informatikoak (softwarea eta hardwarea).
  • Web orriak diseinatzea, hedatzeko eta sustatzeko.
  • Birjartzeko eta mantentzeko inbertsioak, baldin eta proiektuak 5 urte baino gehiago baditu azken egokitzapenetik.
  • Birjartzeko eta mantentzeko inbertsioak, baldin eta proiektuak 5 urte baino gehiago baditu azken egokitzapenetik.

Laguntzaren Zenbatekoa

Laguntza horiek diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 80ra irits daitezke gehienez.

Era berean, proiektu bakoitzeko 200.000 euroko laguntza-muga ezartzen da deialdi bakoitzeko.

Laguntzaren Ordainketa

Inbertsioa egin ondoren ordainduko da neurri hori; horretarako, justifikazio-agiriak aurkeztu beharko dira, eta Mendineteko teknikariek ziurtagiria eman beharko dute.

I. ERANSKINA: ESKU HARTZEKO LURRALDEKO UDALERRIEN ZERRENDA ETA HAIEN KALTEBERATASUN-MAILA

Amoroto Elexalde 2
Amoroto Odiaga 2
Amoroto Ugaran 2
Amoroto Urrutia 2

Aulesti Aulesti 1 (Arreta Bereziko Eremuak)
Aulesti Goierri 1 (Arreta Bereziko Eremuak)
Aulesti Ibarrola 1 (Arreta Bereziko Eremuak)
Aulesti Malats 1 (Arreta Bereziko Eremuak)

Aulesti Narea 1 (Arreta Bereziko Eremuakn)
Aulesti San Anton 1 (Arreta Bereziko Eremuak)
Aulesti Urriola 1 (Arreta Bereziko Eremuak)
Aulesti Zubero 1 (Arreta Bereziko Eremuak)

Berriatua Asterrika 2
Berriatua Erribera 3

Berriatua Magdalena 2
Berriatua Merelludi 2

Etxebarria Aulesti 2
Etxebarria Erbera 3
Etxebarria Galartza 2
Etxebarria Unamuntzaga 2

Gizaburuaga Eguen 3
Gizaburuaga Lariz 2
Gizaburuaga Laxier 2
Gizaburuaga Okamika 2

Ispaster Barainka 2
Ispaster Gardata-Artika 2
Ispaster Ispaster-Elexalde 2
Ispaster Kurtziaga-Arropain 2
Ispaster Mendazoa 2
Ispaster Solarte-Gallete 2

Markina-Xemein Barinaga 2
Markina-Xemein Iluntzar 3
Markina-Xemein Iturreta 2
Markina-Xemein Larruskain-Amalloa 2
Markina-Xemein Meabe 3
Markina-Xemein Ubilla-Urberuaga 2

Mendexa Iturreta 2
Mendexa Leagi 2
Mendexa Likoa 2
Mendexa Zelaia 2

Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Berreño 2
Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Gerrika 2
Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Gerrikaitz 2
Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Munitibar 2
Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Totorika 2

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved