Lurralde-eraldaketarako toki-erakundeek sustatutako proiektu berritzaileak finantzatzeko dirulaguntzetarako deialdia egitea 2024ko ekitaldirako, baldin eta proiektu horiek ekonomia-, gizarte-, ingurumen- eta genero-dimentsiotik abiatuta despopulazio-arazoak dituzten eremuen suspertze soziala eta ekonomikoa bultzatzen badute eta landa-eremuari balioa ematen badiote.
Laguntzak proiektu berritzaile bereziak eta erakusgarriak finantzatzeko erabiliko dira, despopulazioaren, garapen iraunkorraren eta trantsizio ekologikoaren aurkako borroka helburu dutenak, modalitate hauetako batekin:
- A Modalitatea: toki-erakundeek sustatutako proiektu instituzionalak, lurralde-adimeneko eta -berrikuntzako ekosistemak sortzea eta garatzea edo jarduera sozioekonomikoa suspertzen duten proiektu traktoreei laguntzea helburu dutenak, erronka demografikoari eta despopulazioaren aurkako borrokari aurre egiteko.
- B Modalitatea: irabazi-asmorik gabeko erakundeek sustatutako gizarte-proiektuak, lurralde-eraldaketa helburu duten proiektuetan gizarte-partaidetza sustatzea eta garatzea helburu dutenak.
- C Modalitatea: Ekonomia bultzatzea, dibertsifikatzea eta suspertzea helburu duten enpresa-proiektuak.
Laguntzaren Onuradunak
Toki-erakundeek sustatutako proiektuen A modalitaterako:
- Udalek edo udalen elkarteek.
- Probintzia- eta foru-diputazioek, uharteetako kabildo eta kontseiluek eta probintzia bakarreko autonomia-erkidegoek.
- Hainbat udalerri biltzen dituzten eskualde-kontseiluak edo beste toki-erakunde batzuk.
- Udalerrien mankomunitateek.
- Aipatutako lurraldeko edozein toki-erakunderi lotutako edo haren mendeko erakunde autonomoek.
B modalitaterako, irabazi-asmorik gabeko erakundeek sustatutako proiektuak:
- Irabazi-asmorik ez duten erakundeak edo enpresak.
C modalitaterako, enpresek eta beste ekimen ekintzaile batzuek sustatutako proiektuak:
- Onuradun izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak, publikoak edo pribatuak, ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi.
Dirulaguntzaren Zenbatekoa
Onuradun bakoitzak eskatutako guztizko zenbatekoa ezingo da izan erabilgarri dagoen kreditu osoaren % 5 baino handiagoa.
Hautatutako proiektu bakoitzerako, emandako laguntzek ezingo dute gainditu diruz lagun daitekeen gastu osoaren % 90, eta gehieneko zenbateko hauei egokituko zaizkie, onuradunen tipologiaren arabera:
- Hainbat udalerri biltzen dituzten eskualde-kontseiluen eta haien erakunde autonomoen, mankomunitateen edo bestelako toki-erakundeen kasuan: 300.000 euro.
- Udalen eta haien erakunde autonomoen kasuan: 200.000 euro.
Eskatu beharreko dirulaguntzaren gutxieneko zenbatekoa honako hau da:
- Hainbat udalerri biltzen dituzten eskualde-kontseiluen eta haien erakunde autonomoen, mankomunitateen edo bestelako toki-erakundeen kasuan: 25.000 euro.
- Udalen eta haien erakunde autonomoen kasuan: 10.000 euro.
Diruz Lagun daitezkeen Gastuak
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat jotzen dira zuzeneko gastuaren kategoria hauek:
- Langile-gastuak.
- Bidaia- eta mantenu-gastuak.
- Jardueren gastuak, hala nola:
- Kontsumo-gaiak, hornidurak eta zerbitzu orokorrak.
- Proiektua garatzeko erabilitako ondasun higiezinen alokairua.
- Erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunetan egindako inbertsioak (erostea, eraikitzea, birgaitzea eta hobetzea), bai eta ibilgailuak erosteko inbertsioak ere.
- Justifikazio-kontua berrikusteko gastuak.
Gauzatze Epea
Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 2026ko abenduaren 31ra artekoa izango da.
Justifikatzeko Epea
Aurreko dokumentuak aurkezteko epea, gehienez ere, hiru (3) hilabetekoa izango da, jarduera egiteko epea amaitzen denetik hasita.
Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk
2024ko Deialdia: Anuncio 24444 del BOE núm. 157 de 2024
Laburpen-Fitxa: Ficha_v2 (eudel.eus)