Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Jasangarritasunari buruzko 4/2019 Legeak, otsailaren 21ekoa, toki-administrazio publikoaren alorrean energia jasangarritasunaren oinarri arautzaileak ezartzen ditu, energia eraginkortasunaren, energiaren aurrezpenaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko neurriak sustatuz.
Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) nabarmentzen denez, Eusko Jaurlaritzaren energia politikaren helburuekin bat etorriz, behar den bultzada publikoaren bidez, honako misio hau gauzatzen laguntzen du: energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotzen, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta jasangarriago lortzen, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitzen, kontsumitzeko energia gutxiago erabiltzen eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murrizten.
Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko instalazio eta eraikin publikoetan energiaren aurrezpena, eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko jarduerak diruz laguntzea da programa honen helburu nagusia, eta hartara, argitaratzen da Euskadiko toki- administrazio publikoaren alorrean energia jasangarritasuna hobetzeko azterlanak eta auditoriak egiteko laguntza programa hau.
Onuradunak
Laguntza programa honek arautzen dituen diru laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke:
- Kontzejuak, bazkunak, batzar administratiboak eta maila apalagoko lurralde beste toki erakunde batzuk.
- Udalerriak.
- Udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoaren kuadrillak eta beste toki erakunde batzuk, toki erregimenaren oinarrizko legerian eta Euskadiko 2/2016 toki erakundeen legean ezarritakoaren arabera.
- Toki erakunde horiekiko harremanak edo menpekoak diren organismo publikoak.
- Udal enpresa publikoak, zeinetan kapital soziala atal honetan aurreikusten duten erakundeen partaidetza zuzena edo zeharkakoa ehuneko 50 baino handiagoa bada.
- Fundazioak, sortzeko patronoa toki erakundea denean, edo patronatoan gehiengoz nagusitzen direnak toki erakundeko ordezkariak badira.
- Partzuergoak, baita era guztietako erakunde instrumental guztiak, nagusiki toki kapital publikoa partaidetza dutenak, edo gehiengoa toki erakunde batena bada.
Diruz Lagunduko Diren Jarduerak
Laguntza-programa honen esparruan, jarraian deskribatutako jarduerak baino ez dira diruz lagunduko, eskatzaileek EAEn egindakoak, baldin eta:
- Jarduera 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera egiten bada, egintzat hartuko da kontratistarekin sinatutako kontratuaren data eta data 2021eko urtarrilaren 1ekoa edo aurreragokoa bada.
- Jardueraren gauzatzea, fakturazioa eta ordainketa hamabi (12) hilabeteko gehieneko epean egin eta justifikatzen bada, diru laguntza emateko ebazpenaren jakinarazpenaren datatik kontatzen hasita, eta beti ere, 2023ko urriaren 16a baino lehen.
Programa honen kontura diruz lagundu daitezkeen jarduerak hauexek dira:
- Kanpoko argiteria publikoaz energia auditoriak.
- Eraikinen eta energia instalazioen energia auditoriak.
- Energia jasangarritasunaren aldeko jarduteko plana, 4/2019 Legearen esparruan.
- Hiri mugikortasun jasangarriaren aldeko planak.
- Energia jasangarritasunaren inguruko bideragarritasun azterlanak eta proiektuen prestaketa.
Kostu Lagungarria
Diruz lagunduko diren jardueren barruan, kostu lagungarriak hauexek izango dira: jarduerak era zuzenean egiteko lan beharrezkoen kostuak, baita horiek gauzatzeko informazioaren bilketa, bisitak, neurketak, kalkuluak, bisiten eta dinamiken antolaketa eta dokumentuan idazketa ere.
Gainera, honako hau ere kontuan hartuko da:
- Material eta esku lanari lotutako sail ekonomiko guztiak diruz lagunduko den jarduerari esleitu edo egotzi beharko zaizkio zuzenki.
- Kostu lagungarriak zerga-kenkariak edo beste zerga batzuk kontuan hartuta adieraziko dira.
Diru Laguntzen Zenbatekoa
Programa honetako oinarrietan azaldutako jarduerek diru laguntza hauek izango dituzte:
- Kostu lagungarriaren %80, enpresatzat hartzen ez diren onuradunentzat, 1407/2013 Erregelamenduaren arabera.
- Kostu lagungarriaren %50, enpresatzat hartzen diren onuradunentzat, 1407/2013 Erregelamenduaren arabera.
Bideragarritasun azterlanak eta proiektuen prestaketa izeneko kasu zehatzari dagokionez, azterlaneko gehieneko kostu lagungarria 15.000 eurokoa da, eta kostu lagungarriaren % 50 izango da diru laguntzaren ehunekoa.
Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk
Epea Luzatzea: 2305717e.pdf (euskadi.eus) “Laguntza-eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta helburu horretara bideratutako aurrekontua agortzen den unean amaituko da.”