
Deialdi honen helburua da laguntza ematea Euskadiko helmugen erakargarritasuna eta kalitatea hobetuko duten lurralde-proiektu turistikoei, 2025eko ekitaldirako fluxu turistiko berriak dinamizatuz, banatuz eta sortuz, baldin eta proiektu mota hauetan sartzen badira:
- Helmugen erakargarritasuna eta Euskadiko turismo-esperientzia hobetuko duten lurralde-proiektu turistikoak.
- Helmugen lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzen duten proiektuak.
Erakunde onuradunak
Onuradun izan daitezke honako erakunde publiko eta pribatu hauek:
- EAEko erakunde publikoak (udalak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko enpresa-erakunde publikoak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak), EAEko hiriburuetako turismoa sustatzeaz arduratzen direnak, bai eta eskualdeko turismo-lankidetzako erakundeetan sartuta ez dauden udalerrienak ere, erakunde horiek beren eremu geografikoan ez daudelako edo eratu ez direlako, betiere toki-erakunde horiek Itourbask – Turismo Bulegoen Euskal Sareko turismo-bulegoen eta/edo turismo-informazioko guneen titularrak badira eta urte osoan jendearentzat irekita badaude.
- EAEko erakunde publiko edo pribatuak (kuadrillak eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak, partzuergoak, erakunde publiko eta pribatuek osatutako merkataritza-sozietateak, beste erakunde eta elkarte batzuk), baldin eta EAEko eskualde-eremuan edo eskualdeaz gaindiko eremuan egiten badira jarduerak, turismo-lankidetzako erakunde gisa edo turismo-produktuak kudeatzen dituzten erakunde gisa.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak
Diruz lagundu ahal izango dira 2025eko ekitaldian hasten eta amaitzen diren jarduerak, honako proiektu-tipologia hauek garatzeko:
- Helmugen erakargarritasuna eta Euskadiko turismo-esperientzia hobetuko duten lurralde-proiektu turistikoak; horien ezaugarriak, betekizunak eta baldintzak Aginduaren II. eranskinean zehazten dira.
- Helmugen lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzen duten proiektuak; horien ezaugarriak, betekizunak eta baldintzak Aginduaren III. eranskinean zehazten dira.
Laguntzen zenbatekoak
Agindu honetan diruz lagun daitekeen turismo-proiektu bakoitzerako laguntzen zenbatekoak honako hauek dira:
- Helmugen erakargarritasuna eta Euskadiko turismo-esperientzia hobetuko duten lurralde-proiektu turistikoak (II. eranskina):
- Proiektuak kudeatu, jarraitu eta dinamizatzeko giza baliabideak: onartutako gastuaren % 60, erakunde bakoitzeko 25.000 euroko gehieneko dirulaguntzaraino.
- Diruz lagundu daitezkeen gainerako jarduerak: onartutako gastuaren % 50.
- Udal-eremuko toki-erakundeak: 25.000 euro, EAEko hiriburuak izan ezik, kasu horretan 75.000 euroko dirulaguntza emango baita gehienez.
- Eskualdeko edo eskualdeaz gaindiko eremuan jarduten duten erakundeak: 75.000 euro.
- Helmugen lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzen duten proiektuak (III. eranskina). Laguntza onartutako gastuaren % 60koa izango da, eta gehienez ere 35.000 euro emango dira erakunde bakoitzeko. Onartutako zenbatekoa kalkulatzeko, proiektu bakoitzeko faktore hauek hartuko dira kontuan:
- Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa.
- Turismo Enpresa Adimenduna (IZT) Konpromisoa.
- Turismo Enpresa Adimenduna (IZT) Ziurtagiria.
- Helmuga Turistiko Adimenduna (DTI) Konpromisoa.
- Helmuga Turistiko Adimenduna (DTI) Ziurtagiria.
Dirulaguntza ordaintzea
Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak bi ordainketa egingo ditu, honela: dirulaguntzaren % 70, emandako laguntza onartu ondoren, 2025erako kontsignatutako kredituaren kargura, eta gainerakoa, 16. oinarrian xedatutakoaren arabera egindako gastuak justifikatu ondoren, 2026rako kontsignatutako konpromiso-kredituaren kargura.
Gauzatze epea
Laguntza honetan diruz lagundu daitezkeen jarduerak 2025. urtea izango da.
Justifikazio epea
Egokitzapena egiteko epea 2026ko urtarrilaren 30ean amaituko da.