• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Elkartu Programa_2024
Dirulaguntza mota:
Nazioartekotzea
Eskatzeko epea:
2024/09/09 - 2024/10/31
Araudia:
Minimis

Oinarri hauen helburua da nazioartekotze-jarduerak egiteko enpresa-lankidetzara bideratutako dirulaguntzak ezartzea eta horietarako deialdia egitea 2024ko ekitaldirako, hurrengo artikuluetan jasotzen diren baldintzetan.

Erakunde Onuradunak

Onuradun izan daitezke enpresa-lankidetzako elkarteak eta taldeak, horien artean esportazio-partzuergoak, salmenta-taldeak eta kanpo-merkatuetan elkarrekin jarduteko konpromisoa duen beste edozein figura juridikoki baliozko.

Diruz Lagun daitezkeen Gastuak

  • Eratze-Gastuak: kanpoko aholkularitza alderdi juridikoetan, fiskaletan eta finantzarioetan, akordioak ezartzeko eta partzuergoak edo bestelako enpresa-elkarteak eratzeko.
  • Jarduketa-plana edo nazioarteko estrategia garatzeko gastuak.
  • Gastu operatiboak: gainera, diruz lagundu ahal izango dira xede-merkatuan jardun ahal izateko beharrezkoak diren gastuak:
    • Merkatuen prospekziorako aholkularitza-zerbitzuak.
    • Jabetza industrialari eta homologazioei lotutako gastuak:
      • Patenteen eta marken erregistroa.
      • Homologazioa eta ziurtapena.
    • Taldearen funtzionamendu operatiboarekin lotutako gastuak.
    • Xede-merkatuko merkataritza-agentea edo ordezkaria hautatzeko gastuak.
  • Sustapen-gastuak: sustapenarekin lotutako gastuak ere sartuko dira:
    • Nazioarteko azoketan parte hartzea.
    • Bisitari gisa atzerrian egiten diren kongresu, foro espezializatu eta nazioarteko azoketan parte hartzea.
    • Online formatuko kongresu, foro espezializatu eta nazioarteko azoketan parte hartzea.
    • Misio zuzenak
    • Alderantzizko misioak
    • Sustapen- eta hedapen-elementuak.
  • Azterlanak egitea:
    • Nazioartekotze-planak berregitea eta kontingentzia-planak idaztea lankidetzan.
    • Ikuspegi sektoriala edo taldekatua duten supply chain globaleko alternatibak eta birdiseinu-azterlanak egitea.
    • Nazioarteko e-commerce estrategia bat lantzea.
  • Egitura-gastuak: langileak hautatzeko kanpo-kontratazioko gastuak eta/edo kudeatzailearen soldata-kostu gordina, esportazio-partzuergoen kasuan.

Laguntzen Zenbatekoa

Laguntzak ehuneko hauetara irits daitezke, iraunkortasun-konpromisoaren arabera:

  • Onartutako aurrekontuaren zenbatekoaren % 80, erakunde onuraduneko buruak Global Compact edo Munduko Itunean bazkide dela egiaztatzen badu.
  • % 60, erakunde onuradunaren burua ez bada Global Compact edo Munduko Ituneko bazkide.

Gainera, eskaera bakoitzeko gehieneko dirulaguntza hauek ezarri dira:

  • Gehienez 60.000 euro onuradun bakoitzeko partzuergoen kasuan, eta gehienez 20.000 euro partzuergoan parte hartzen duen enpresa bakoitzeko.
  • Gehienez 50.000 euro elkarte bakoitzeko.
  • Onuradun bakoitzeko 45.000 euro gehienez, eta 15.000 euro gehienez enpresa bakoitzeko, enpresa-lankidetzako taldeen kasuan.

Laguntza Ordaintzea

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:

  • Dirulaguntzaren % 50, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.
  • Gainerako % 50aren likidazioa, lagundutako ekintzak egitean egindako gastuak justifikatu ondoren.

Justifikatzeko Epea

Laguntza emateko ebazpena jasotzen den unetik 2025eko otsailaren 28ra arte justifikatu ahal izango da laguntza.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved