Azken Hartzaileak
– Euskadiko turismo-ostaturako eraikinen jabeak eta enpresa ustiatzaile, errentari edo emakidadunak izango dira jarduketak egiteko laguntzen azken hartzaileak.
Diru laguntza jaso dezaketen jarduketak:
• 1. tipologia – Inguratzaile termikoaren energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduerak.
• 2. tipologia – Berokuntza-, klimatizazio-, hozte-, aireztapen- eta ur bero sanitarioko instalazio termikoetan energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko jarduerak; hainbat eraikinetako turismo-guneetarako energia berriztagarrien eta/edo hondar-beroaren bidez elikatutako bero- eta hotz-sareak instalatzea barne.
• 3. tipologia – Argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduerak dituaren arabera.
Eskakizun energetikoak murrizten dira. Hasiera batean jarduketa guztiek energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa % 30 murriztea lortu eta justifikatu behar zuten abiapuntuko egoeraren aldean, eta gutxienez letra batean hobetu eraikinaren energia-kalifikazio totala karbono dioxidoko emisioen eskalan (kg CO2/m2 urtean), eraikinaren hasierako energia-kalifikazioa kontuan hartuta
Ebazpen berriaren arabera, % 20ko aurrezpena lortu behar da energia primario ez-berriztagarrien kontsumoan inguratzaile termikoaren jarduketetarako, eta % 20ko aurrezpena azken energia-kontsumoan argiztapen-instalazioetako energia-efizientzia hobetzeko jarduketetarako.
Jarduketa subentzionagarriak zabaltzen eta malgutzen dira, biltegiratutako edo biltegiratu gabeko energia fotovoltaikoa eta eolikoa barnean hartuta; eta sistema termiko berriztagarriak sartzea ahalbidetuko da, horretarako egungo ekipamenduak oso osorik zertan ordeztu gabe.
Eskaera bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 10.000 eurotik 3.000 eurora murrizten da jarduketa txikiagoak ere barnean hartzeko.
Azken hartzaileak espediente bakoitzeko jaso ditzakeen laguntzen gehieneko zenbatekoa 200.000 eurotik 300.000 eurora zabaltzen da, eta laguntza-programaren zenbateko totala, aldiz, 300.000 eurotik 500.000 eurora.
CID 227 helburua ezarritako epean bete behar denez, jarduketak egikaritzeko, fakturatzeko eta justifikatzeko epeak murriztu egingo dira, eta 2025eko apirilaren 30a izango da muga-eguna.
ONURADUNAK
Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko honako koderen bat daukaten sektore turistikori lotutako eraikinetan egindako jarduketak ere barnean hartuta:
-
- 4931 Bidaiarien lurreko garraioa, hirikoa edo hiri ingurukoa.
- 4932 Taxi bidezko garraioa.
- 4939 Beste inon sailkatu gabeko bidaiarien lurreko garraio motak.
- 5010 Bidaiarien garraioa, itsaso bidez.
- 5030 Bidaiarien garraioa barruko bide nabigagarrietatik.
- 5110 Bidaiarien garraioa, aire bidez.
- 5221 Lurreko garraioarekin uztartutako jarduerak.
- 5222 Itsas garraioari eta barruko bide nabigagarrietatik egindakoari uztartutako jarduerak.
- 5223 Aireko garraioarekin uztartutako jarduerak.
- 5510 Hotelak eta antzeko ostatuak.
- 5520 Turismo ostatuak eta egonaldi laburrerako beste ostatu batzuk.
- 5530 Kanpinak eta karabanentzako aparkalekuak.
- 5590 Beste ostatu batzuk.
- 5610 Jatetxeak eta janari postuak.
- 5621 Aldez aurretik prestatutako janarien hornidura ekitaldietarako.
- 5629 Beste jaki-zerbitzu batzuk.
- 7711 Automobilen eta ibilgailu motordun arinen alokairua.
- 7721 Aisialdi eta kirol artikuluen alokairua.
- 7911 Bidaia-agentzien jarduerak.
- 7912 Bidaia-agentzia handizkarien jarduerak.
- 7990 Beste erreserba-zerbitzu batzuk eta horiekin uztartutako jarduerak.
- 8230 Batzarren eta erakustazoken antolaketa.
- 855 Beste hezkuntzak.
- 9004 Ekitaldi aretoen kudeaketa.
- 9102 Museoetako jarduerak.
- 9103 Toki eta eraikin historikoen kudeaketa.
- 9104 Lorategi botanikoen, parke zoologikoen eta erreserba naturalen jarduerak.
- 9321 Jolas-parkeetako eta parke tematikoetako jarduerak.
- 9329 Aisialdiko eta entretenitzeko jarduerak.
Orain arte laguntza-programan sartzeko eraikinek edo eraikinguneek alta emanda egon behar zuten Euskadiko turismoari buruzko 13/2016 Legean definitutako Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan, Turismo Sektoreko Konferentziaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakia BOEn argitaratu aurretik (2022ko apirilaren 7a). Baina betebehar hori kendu da.
Jarduketa finantzagarriak 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen eraikitako eraikinen gainean egitera behartzen duen eskakizuna malgutzeko, jarduketa finantzagarriak 2020ko urtarrilaren 1aren aurretik eraikitako eraikinetan egin ahal izatea ahalbidetzen da.
Eskakizun energetikoak murrizten dira. Hasiera batean jarduketa guztiek energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa % 30 murriztea lortu eta justifikatu behar zuten abiapuntuko egoeraren aldean, eta gutxienez letra batean hobetu eraikinaren energia-kalifikazio totala karbono dioxidoko emisioen eskalan (kg CO2/m2 urtean), eraikinaren hasierako energia-kalifikazioa kontuan hartuta.
Ebazpen berriaren arabera, % 20ko aurrezpena lortu behar da energia primario ez-berriztagarrien kontsumoan inguratzaile termikoaren jarduketetarako, eta % 20ko aurrezpena azken
energia-kontsumoan argiztapen-instalazioetako energia-efizientzia hobetzeko jarduketetarako.
Jarduketa subentzionagarriak zabaltzen eta malgutzen dira, biltegiratutako edo biltegiratu gabeko energia fotovoltaikoa eta eolikoa barnean hartuta; eta sistema termiko berriztagarriak sartzea ahalbidetuko da, horretarako egungo ekipamenduak oso-osorik zertan ordeztu gabe.
Eskaera bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 10.000 eurotik 3.000 eurora murrizten da jarduketa txikiagoak ere barnean hartzeko.
Azken hartzaileak espediente bakoitzeko jaso ditzakeen laguntzen gehieneko zenbatekoa 200.000 eurotik 300.000 eurora zabaltzen da, eta laguntza-programaren zenbateko totala, aldiz, 300.000 eurotik 500.000 eurora.
CID 227 helburua ezarritako epean bete behar denez, jarduketak egikaritzeko, fakturatzeko eta justifikatzeko epeak murriztu egingo dira, eta 2025eko apirilaren 30a izango da muga-eguna.