Dedialdi honen xedea da urriaren 24ko TES/1152/2021 Aginduak araututako administrazio publikoetan lehen esperientzia profesionala izateko programaren dirulaguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoei eta erakundeei, instituzioen, autonomia-erkidegoen eta tokiko sektore publikoko erakundeei, gazte langabeak kontratatzeagatik. Horretarako, enpleguan lehen esperientziak eskainiko dituzte, bai eta gaitasun eta trebetasun sozial eta profesionalak ere, administrazio horiek emandako zerbitzuen barruan, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Erakunde onuradunak:
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, foru-aldundiak, mankomunitateak, koadrilak eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak, bai eta autonomia-erkidegoko eta tokiko sektore publiko instituzionala osatzen duten aurrekoen mendeko edo haiei lotutako erakundeak eta gainerako erakundeak ere, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 82. artikuluan aurreikusitako Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Erakundeen Inbentarioan inskribatuta badaude.
Diruz lagun daitezkeen ekintzak:
Deialdi honen babesean, 6. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten pertsonak praktikaldiko kontratuaren modalitatean kontratatzea diruz lagundu ahal izango da, enpleguko lehen esperientziak eta gaitasun eta trebetasun sozial eta profesionalak eskuratzeko. Edonola ere, enplegu-eskaintzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatu beharko ditu.
Era berean, kontratatutako pertsonek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko orientatzaile bat eduki ahal izango dute zerbitzuak ematen diren bitartean, betiere enplegu-eskariari alta ematen badiote.
2. – Programa honen etiketatze berdearekin eta digitalarekin lotutako betebeharrak betetzeko, hiru kontrataziotarako dirulaguntza eskatzen bada, horietako batek, gutxienez, enplegu berdeari edo gaitasun digitalei dagokie. Lau kontrataziotarako eskatzen badu, horietako batek, gutxienez, enplegu berdea izan behar du, eta beste batek, berriz, gaitasun digitaletako enplegua. Bostek edo gehiagok eskatzen badute, gutxienez % 20k enplegu berdeak izan behar dute, eta % 20k gaitasun digitalak. Ehuneko horiek aplikatuta zifra dezimalekin ateratzen bada, digitua 5 edo handiagoa bada, goiko zenbaki osoa hartuko da.
Erakunde batek eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, kontuan hartuko da kontratazioen guztizko kopurua, baldintza hori betetze aldera.
Erakunde eskatzailearen jarduera ekonomia berdeari edo digitalari lotuta badago, ez da eskatuko 2. paragrafo honetan xedatutakoa betetzea, eta dirulaguntza eskatzen duten kontratazio guztiak enplegu berdeak edo gaitasun digitalekoak direla joko da.
Araudi aplikagarria:
- Bases:https://www.boe.es/boe/dias/2023/06/24/pdfs/BOE-A-2023-14911.pdf
- Convocatoria: Anuncio 19819 del BOE núm. 154 de 2023
- Laburpena: Anuncio 15018 del BOE núm. 101 de 2024